XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arratsaldekari independentea. Bake egokia lortzeko negoziaketak.

Prentsa Prentsa imajina finkoak besterik erabiltzen ez dituen komunikabidea da: hitzak, irudiak eta argazkiak, alegia.

Agerkari eta aldizkari guztiek, batera, prentsa osatzen dute.

Eguneroko agerkariei egunkari izena ere ematen zaie.

Egunkarien orrialdetan albisteak, kronikak, artikuluak, zine eta teatro kritikak eta abar agertzen dira.

Irratia Irratia soinuak erabiltzen dituen komunikabidea da: hitzak eta musika.

Irratiak albisteak, musika, teatro-lanak, serialak, kirol lehiaketak eta abar ematen ditu.

Irrataparatuak emandegi betetik igorritako soinu-uhinak hartzen ditu.

Irratiaren bitartez, albisteak gertatzen ari diren une berean heldu ahal zaizkigu.

Telebista Telebista imajinak eta soinua erabiltzen dituen komunikabidea da.

Telebistako albiste-programei telegunkariak deritze.

Telebistak erreportaiak, dokumentalak, filmeak, lehiaketak eta abar eskaintzen ditu.

Telebistaren kamerak oso leku urrunetara heldu ahal dira, eta horrela, gertatzen dena zuzenean ematen digute.

Adibidez, mundu guztiak ikusi ahal izan zuen 1969.an lehen gizona Ilargira nola heltzen ari zen.